Oskia Yaben

Oskia
Yaben

Zuzendaria

Berak sortu zuen Kultur Atelier. Bezeroak ulertzeko gaitasuna du eta badaki nora joan nahi duen. Baikorra eta indartsua da Oskia. Lanak ondo hasi eta amaitzea gustatzen zaio. Zoriontsu da egiten duenarekin, eta hori da gainontzekook sumatzen duguna.

Aitor Azkonobieta

Aitor
Azkonobieta

Komunikazio-kabinetea

Taldeko idazlea da. Umore beltza naturaltasunez eramaten du eta horrek egiten du berezi. Kirolzalea, aita, langilea eta enpatia itzela duen pertsona da. Aitorrek imana du, gauzak ondo egiteko, besteen hoberena ateratzeko eta lanean denok ondo egoteko.

Iratxe Etxano

Iratxe
Etxano

Ekitaldi arduraduna

Planoak maite ditu. Arkitektoa da bera eta komunikazioa espazioetara eta materialetara egokitzen laguntzen digu.  Egoera guztiei irribarre batekin egin die aurre. Berarekin lan egitea oso erraza da.

Amaia Estanga

Amaia
Estanga

Arte zuzendaria

Artea du zainetan, sormena da bere energia. Diseinatzaile grafiko fina izateaz gain, artisaua ere bada. Oihalekin istorioak kontatzen ditu, hauek estanpatuz bizia ematen die. Bulegoko Dj-a, mundua bulegora ekartzen du musikaren bitartez.

Xabier Sukia

Xabier
Sukia

Sortzailea

Hitzak gustatzen zaizkio, gauzei izenak jartzea eta errimak bilatzea. Atetik sartu orduko baditu hainbat ideia. Energia izugarria du eta berarekin egoteak indarra ematen dizu. Hitzak joan ala etorri, Xabik bizitza ematen die hitzei.

Oskia Yaben

Alazne
Sasieta

Komunikazio Teknikaria

Markei laguntzen die, marketing digitalaren bidez beraien posizionamendua lortzen. Branding-planak eta gure bezeroak distirarazten dituzten ekintzak sortzen aditua da. Erreflexio prozesuetan gida bikaina.

Oskia Yaben

Eneritz
Tirados

Diseinatzailea 

Gauza ttikiek duten handitasuna ikusarazten digu egunero. Detaile ttikiak, diseinu imajinaezinetan bihurtzen dakiena. Marra, itzal, testura, forma eta koloreei bizia ematen diena. Ikusezina ikusgai bihurtzen da bere begi urdiñen aurrean, berak Pantone 7703 kolorezkoak direla esaten badu ere. Eneritz, bulegoko artista bisuala.

Oskia Yaben

Saioa Perona

DISENATZAILE GRAFIKOA

Xehetasunetan dago aldea. Animazioari esker, trazuek, itzalek, testuek, formek eta koloreek elkarren artean dantza egitea lortzen du.

Arkaitz
Badiola

Arte Zuzendaria

Bere burutik ideia distiratsuak sortzen dira beti. Oso positiboa da eta segurtasun hori talde osoari transmititzen dio. Bere lan nagusia sortu eta diseinatzea bada ere, diziplina anitzekoa da. Erronka zailenak konpontzeko dohaina du.

 

Garbiñe Arrue

ADMINISTRAZIO ARDURADUNA

Zenbakiak dira bere pasioa eta formula matematikoen arabera antolatzen du bere burua. Berak darama Kultur Atelierren lema. Alaia da eta beti dago prest edozein zereginetan laguntzeko.

Jokin
Ayerregaray

Online komunikazioa eta marka-identitatea

Taldeko artista saltsero eta kulturazale amorratua da. Bere denbora librea dantzan, antzerkian, batukadan, aireko akrobazietan, eskulanetan... ematen du. Moda gustatzen zaio eta hori bere janzkeran antzematen da.